lunes, 29 de octubre de 2007

lunes, 22 de octubre de 2007

Eroski

Bideo jokoei buruzko informazioa topatu dugu. Bertan, Eroskiko aldizkarian argitaratu diren galdera batzuei erantzuna ematen diete. Galderak, honako hauek dira:

Osasunarentzat kaltegarri dira?
Jostailu seguruak dira?
Menpekotasuna sortzen dute?
Indarkeria bultzatzen dute?
Sexismo Indarkeria bultzatzen dute?
Erotismoa erabiltzen dute?

BERRIAK

EROSKIKO ELEBERRIAN ARGITARATUA

Gurasoak ere bideojokoetara hurbildu behar dira

Azken urteotan bideojokoak dira gure seme-alaben jolaserako gailurik erakargarrienetakoa, baina helduek ere gero eta gehiago erabiltzen dituzte honelakoak aisialdian. Denborapasa mota hau informatika eta telebistako teknologiaren goraldiaren fruitu da.

Bideojokoak -hau da, joko elektroniko interaktibo oro, euskarria gorabehera (barneko CD-ROMa, kartutxoa, CDa, on line jokoa) eta plataforma teknologikoa (sakelako makina eramangarria, telebistari konektatzen zaion bideojokoko kontsola, joko-makina, ordenagailua&)- ez ezagutzeak sarritan jostailu mota hauen aurkako iritzia eragin du gizartean. Bideojokoek menpekotasuna sortzen dutela, "engantxatu" egiten dutela esaten da eta epilepsia atakeak eragiten dituela esatera ere iritsi dira. Baina bideojokoen onurak goraipatzen dituzten txostenak ere badira, heziketan, norbere burua hobetzen eta eskuen trebezia hartzen laguntzen dutela eta bide terapeutiko gisa erabiltzeko aukera eskaintzen dutela aipatzen dutenak.

Atera diren ondorioek argi uzten dute bideojokoen arrakastaren giltza, hain zuzen ere, horietan bultzatzen diren balore, jarrera eta portaeren eta gizartean indarrean daudenen arteko antzekotasuna dela. Formatoak ere poltsiko eta egoera ezberdinetara egokiturik egotea lagungarri izan da joko mota hau aisialdiko jarduera nagusi bihur dadin eta gizartean bideojokoek haurraren isolamendua eragiten dutela uste izan arren, hainbat ikerketak argi utzi du joko mota hori erabiltzea erabat izaera sozialeko kontua dela. Bideojokoak erabiltzearen alderdi positibo eta negatiboan berebiziko garrantzia dute familiak, gurasoek; jokoak aukeratzen asmatzeak eta horretarako duten trebetasunak eta seme-alabek joko horiek erabil ditzaten uneak eta modua finkatzen jakiteak. Edukiari dagokionez, merkatuan badira indarkeria, arrazakeria edo sexismo handiko bideojokoak eta horregatik, gurasoek kontrolatu egin behar lukete bideojokoen erabilera eta seme-alabekin batera aukeratu.

Joko mailak

Bideojokoek edukiaren inguruan informatzen duten ikur bat izaten dute. Zazpi maila daude:

Ikurrak adinaren inguruan informatzen du

Ikurrak bortxakeriaren inguruan informatzen du

Ikurrak hitz zatarren inguruan informatzen du

Ikurrak beldurraren inguruan informatzen du

Ikurrak sexuaren inguruan informatzen du

Ikurrak drogen inguruan informatzen du

Ikurrak bereizketaren inguruan informatzen du

Adinaren araberako sailkapena ere badute bideojokoek. Dauden mailak ondorengoak dira: 3 urtetik gorakoak, 7 urtetik gorakoak, 12 urtetik gorakoak, 16 urtetik gorakoak eta 18 urtetik gorakoak. Sailkapena bideojokoan agertzen diren irudien arabera egiten da.

Joko mota hauek hainbat kritika eta gorespen jaso dituzte. Batzuren aburuz, bideojokoak txarrak dira, batez ere haurrentzat. Beste batzuen aburuz, ordea, bideojokoek burua garatzen laguntzen dute. Ondoren, bideojokoen inguruan dauden abantaila eta desabantailak laburbiltzen dira:

Jokoen desabantailak

Urduritasuna eta antsietatea eragin dezakete
Balio ezegokiak helerazi ditzazkete
Bakartasuna eragin dezakete
Menpekotasuna eragin dezakete
Espazioaren eta denboraren antolaketa egiten laguntzen dute
Begi eta eskuen arteko koordinazioan laguntzen dute
Erreflexuen eta adimenaren garapenean laguntzen dute
Estrategiak aurrera eramaten laguntzen dute
Kontzentrazioa suspertzen dute

Jokoen abantailak
ZER DIRA BIDEOJOKOAK?

Bideojokoak gure bizitzako zati dira gaur egun.Lehen joko elektroniko interaktiboa 70. hamarkada hasieran sortu zen. Hogeita hamar urte hauetan, eta teknologiak bizi izan duen garapenaren eraginez, bideojokoak asko hobetu eta hedatu dira. Gaur egun merkatuan dauden jokoek hasierakoen antz gutxi dute, lehenak oso sinpleak baitziren.

BIDEOJOKO MOTAK

Gaur egun hainbat bideojoko daude merkatuan. Ondorengo taldeetan banatuta daude horiek.

Arcade
Ekintzetakoak
Kiroletakoak
Estrategietakoak
Simulaziokoak
Mahai jolasak
Guk Mireia Carretero eta Oiane Anton gara eta bideojokoei buruz informazioa emango dizuegu blog hon bitartez. Batez ere Haur Hezkuntzan eta haurrentzako bideojokoen inguruan ateratzen diren berrietan oinarrituko gara.