viernes, 30 de noviembre de 2007

bideojokoen garapenari buruzko bideoa, erdaraz dago baina oso interesgarria da.


jueves, 29 de noviembre de 2007

super mario brossen bideojokoa 5 minututan


miércoles, 28 de noviembre de 2007

Hona hemen oso interesgarria den web orria, berez bideojokoen aldizkari bat da.

http://www.ultimagame.com/

Hona hemen bideojoko batzuetara jolasteko web orrialdeak:

http://www.juegosjuegos.com/
http://www.juegos.com/
http://juegosdiarios.com/
http://www.minijuegos.com/

BIDEOJOKO EZBERDINEN MARKA EZAGUNENAK

Bideojoak entretenimendu gisa erabiltzen direla guztiok dakigu, ala nola plataforma hauekin jolasteko "prezio" bat ordaindu behar dela. Plataforma hauek Ordenagailuak, bideo-kontsolak edota telefono mugikorrak dira (beste batzuen artean) eta elektronika munduan gero eta prestigio edo fama handiagoa lortzen ari dira. baina danok ez dakigun gauza bat zera da: plataforma hauek ekoizten dituzten konpainien artean "guda" bat dagoela, edo beste era batera esanda, gure poltsikoak eta anbizioak kaltetzeko "guda estrategikoa". Hau ondo azaltzeko bideojokuetan parte hartzen duten konpainien zenbait datu emango ditugu, gerorako informazioa begibistan izan dezazuen.Merkatuak plataforma hauek eskeintzen dizkigu (fabrikanteen arabera):

- Sony: Sony marka japoniarra da eta aspalditik elektronika munduan zerbitzu eta aurrerapen nabarmenak egin ditu. PlayStation bideokontsola erreboluzio bat izan zen 90 hamarkadan, CD-ROM formatua egokitasunez nola erabili beharraren aitzindari. Garai horretako bideokontsolarik famatuenaz gain, salmentetan ere zifra garaienak lortu zituen. 2000 urtean PlayStation 2 plataformak aurrerakoari erreleboa hartu zion ezaugarri guztiak mantenduz: DVD-ROM formatua (CD-ROM formatuarekin konpatiblea), lau aldiz potenteago eta arinago, salmenta izugarri altuak eta famak, berriz ere, bideokontsola ezagunena izatea lagundu zuen. Orain dela hilabete batzuk PlayStation 3 atera dute, batzuk inoiz egon den bideokontsolarik garaiena dela ziurtatuz. Bere ezaugarrien artean Blue-Ray formatu berria daukagu, DVD-aren hurrengo eboluzioa, alegia. "Etxerako" bideokontsoletatik aparte, orain dela bi urte Sony-k PlayStation Portable plataforma kaleratu zuen, portatilen artean inoiz egon den bideokontsolarik potenteena izanik. Ala ere, guzti honen ondoren datu batek kezkatzen gaitu: PlayStation bideokontsolen prezioa. Prezioak 200 - 600 € artean kokatzen dira.

- Nintendo: Nintendo marka japoniarra dugu baita ere eta bideojoku munduan aitzindarietakoa izan da. Oso bideokontsola famatuak izan ditu bere mente, Nintendo Master System edota GameBoy plataforma portatila, esaterako. Kontsola hauek ezin dira gaur egungo konpetentziarekin konparatu (Sony, Microsoft), baina 80 hamarkadetik aurrera ikusentzuneko mundua ordenagailuetan finkatzen zen, ez bideokontsoletan. 90 hamarkadaren erdialdean Nintendo 64 plataforma potentea kaleratu zuten, PlayStation-en konpetentziarik zuzenena. Nahiz eta salmentetan Sony-ko plataformak aurre hartu, Nintendo 64-ren potentziak teknologia berrien aro berrian sartu gintuen, ikus-entzuneko teknikak erreboluzio batera eramanez. 2002 urtean eta PlayStation 2 kalean izanik, Nintendo-k Nintendo GameCube plataforma kaleratu zuen. Bideokontsola honek PlayStation 2 baino potentzia garaiago zuen, baina ez alde handikoa. Garai horretan Microsoft bideokontsolen munduan sartu zen XBOX plataforma kaleratuz, momentuko potenteena izanik. Ala ere, ezta Nintendo-k ezta Microsoft-ek lortu zuten Sony-ren plataformari salmentetan irabaztea, Nintendo-ri estrategia berri bat bideratzera behartuz. PlayStation 3-ren aro berri honetan, Nintendo-k Wii bideokontsola kaleratu egin du eta, momentuz, mundu osoan zehar gehien saltzen den plataforma da. Aipatu behar da, nahiz eta Nintendo-k Sony eta Microsoft-ekin lehia bortitzean egon, bere GameBoy plataforma portatila inoiz egon den bideokontsolarik salduena izan dela, nahiz eta beste kategoria batean sartu. Gaur egun PlayStaion Portable-ren aurka Nintendo DS dago, momentuz portatilen artean salduena izanik. Nintendo plataformen prezioak 150 - 300 € artean egon dira beti.

- Microsoft: Bill Gates-en kompania multimilonarioa izan da bideokontsolen arteko "gudan" sartu egin den azkenengoa. 2002 urtean XBOX bideokontsola kaleratu zuten, potentzia eta ordenagailuko jolas "esklusiboetan" abantaila hartuz. Ala ere, PlayStation 2-rekin lehia galdu eta Nintendo Gamecube-ekin egon da urtetan zehar lehian. Orain PlayStation 3 eta Wii bideokontsolekin batera XBOX 360 plataforma kaleratu dute, oraingoan generazio berri honen lehenengo plataforma izanik. PlayStation 3-rekin lehian HD-DVD formatoa erabiltzen du, beste batzuen iritziz DVD-aren eboluzioa. Bere potentzia PlayStation3-rekin konparatzen da. XBOX plataformen prezioak 300 - 500 € artean daude.Ikusten duzuenez, bideokontsolek gero eta prestigio handiagoa hartzen ari dira gure kontsumo mundu honetan, ala nola prezioen igoerak. Noraino eramango ditu konpania hauen anbizioak gure poltsiko xumeak? Momentuz, salmentak gora eta gora egiten dute, beraz argi dago prezioak itzaletan dauden etiketan baino ez direla agertzen. Batzuk Euroari atxikitzen diote prezioen igoera hau, baina elektronika etorkizuna baldin bada, behartuta al gaude gure kontsumoen oinarria horrelako konpretan

lunes, 29 de octubre de 2007